ARIZMENDIARRIETAREN MENDEURRENAREN BUKAERA

Aurtengo apirilean bukatu dira Arizmendiarrietaren mendeurreneko ekintzak. Gure Elkartea protagonista izan da horietako hainbat ekitalditan eta Zuzendaritza Batzordeak komunikatu honetan horiexen berri eman nahi die bazkideei.
  • Markinan, Barinagan eta, bereziki, Arrasaten Mendeurrena ospatzeko irekiera ekitaldietan modu aktiboan parte hartu zen, 2015eko apirilean.
  • ALEren Batzarra zela eta, 2015eko urriaren 29an, Emilia Beak, Association pour l´etude de la pensée elkarteko kideak, “El trabajo como objeto de contemplación. Simone Weil y la condición obrera” izeneko hitzaldia eskaini zuen.
  • Mendeurrenerako Elkarteak zehaztu zituen 4 programetan egin dira lanak:
    • ZUZENEAN, T.U. LANKIDE aldizkarirako Arizmendiarrietari buruzko monografikoak egiteko proposamenak prestatzea.
    • GALDEZKA, unibertsitateko gazteak balioetan hezteko programa.
    • HEDABIDEAK, hedabideentzako Arizmendiarrieta Saria deitu zen.
    • ALE PLAZAN, ALEko web orrian gure bazkideentzako foroa zabaldu zen.

 

  • TU Lankide aldizkariak, 2015eko urtarrila-otsailean, monografikoa eskaini zion Arizmendiarrietari, Elkarteko bazkide Juan Manuel Sindek idatzitako “Valores, líderes con convicciones e instituciones” artikulua argitaratuta.
  • Arizmendiarrietaren irudiaren tailla bat egin zen 2015eko ekainean eta Mendeurrenaren oroitzapenezko zigilu bat editatu zen, ALEko bazkideek eta gainerako interesatuek eskura dutena.
  • Hemen aldizkarian Arizmendiarrietari buruzko zenbaki monografikoa argitaratu zen.
  • MONDRAGON Korporazioko 100 Arizmendiarrieta 1915-2015 web orrian ALEko presidente Miguel Angel Laspiurri 2015eko urriaren 1ean egindako elkarrizketa bat argitaratu zen.
  • Arrasaten, azaroaren 17an, ekitaldi pribatua egin zen Arizmendiarrietaren senitartekoekin.
  • Jendaurreko ekitaldi bat egin zen Arrasaten, 2015eko azaroaren 30ean, Arizmendiarrietaren gertukoen izan ziren pertsonei esker ona erakusteko.
  • Bilbon, jardunaldiak egin ziren 2016ko apirilaren 22an, “ARRASATEko Kooperatibismoa eta Hirugarren Sektorea” izanburuarekin.
  • Eta 2016ko apirilaren 25ean, Arrasaten, bere izena daraman plazan JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETAren omenezko plaka desestali zuten.

 

Ekitaldi horiek guztiak eta MONDRAGONek eta Batzorde Postulatzaileak egindakoak baliagarri izan direla ulertzen dugu, bai Arizmendiarrietaren izena bizirik mantentzen jarraitzeko, bere biografia, bere lana, bere pentsamenduak eta bere ideia sozialekin batera eta baita belaunaldi gazteei bere mezua eguneratzen ahalegintzeko ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website