Martxoko gogoeta

Don Jose Maria Arizmendiarrieta zenaren pentsamenduen zabaltzearekin jarraituz, HEZKUNTZA balioarekin lotutakoak aukeratu ditugu gaurko honetan. Denok ezagutzen dugu balio horri nolako garrantzia ematen zion berak. Behin eta berriro etortzen zitzaigun bere beharra azpimarratzera, etorkizunera begira izango zuen eragina gogoraztera… Hainbeste hitzegin zigun Hezkuntzari buruz, beharko ditugula bizpahiru bidalketa aukeratuta dauzkagun pentsamenduak banatzeko, aztertutako ikuspegi ezberdinen arabera banatuz. Lehen honetan jaso ditugu hezkuntza orokorrean hartuta eta gazteei begira idatzitakoak: aurrerago luzatu dizkizuegu lana, enpresa, burujabetza edota sozial eraldaketa gaiekin lotutakoak…

 

Jakintza boterea da eta boterea demokratizatzeko aldez au­rretik jakintza sozializatu beharra dago. Ez dugu ezer egiten eskubideak aldarrikatuta gero eskubideak onartu dizkiegun gizakiak beren burua administratzeko gai ez badira, zerbait egin ahal izateko ezinbesteko diren gutxi batzuengana jotzea baino ez badute.           

BESTE PENTSAMENDU BATZUK (pdf dokumentua ikusi)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website