Enpresaren partaidetzazko euskal eredu inklusiboa

Joan den irailaren 26an, gure Elkarteko kide Miguel Angel Laspiur, Jose Luis Madinagoitia eta Juan Manuel Sinde Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Sailaren aurrean agertu ziren,  ALEk eta Euskal Erkidego Autonomoko hainbat eragile ekonomikok enpresaren partaidetzazko euskal eredu inklusiboaren inguruan egin duten lana aurkezteko. Asmoa da gidaliburu bat edukitzea, zergen gaiaren inguruan Jaurlaritzarentzat eta Diputazioentzat zein enpresentzat erreferentzia izan dadin, langileekin dituzten harremanak finkatzeko orduan.

AELn nahi dugu berau eredu sozio-ekonomiko humanistagoa sortzeko hasiera izan dadin, eredu aurreratuago bat, euskal kulturaren indarguneak eta ahulguneak kontuan izango dituena. Aldarrikatzen dugun ereduaren ardatza da langileen partaidetza, forma guztietan, konfrontazioaren ordez koerantzukizuna eta parte hartzea garatzeko mekanismo gisa.

Eta, ildo horretan, Elkartea Legez besteko proposamen bat sustatzen ari da enpresaren partaidetzazko euskal eredu inklusibo bat bultzatzeko, Legebiltzarrean dauden indar politiko guztien oniritziarekin. Horregatik, hainbat bilera egiten ari dira talde parlamentario guztiekin, eta legez besteko proposamenaren zirriborroa helarazi zaie, beraien ekarpenak jasotzeko eta, horrenbestez, Legebiltzarrera eramateko, aho batez onartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website