Pasa den martxoaren 22an, lagun arteko afari atsegin batekin bukatu zen Ekonomia Solidarioaren Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta Sozialeko Masterra, LANKI- Mondragon Unibertsitatearen Kooperatibismoaren Ikertegiak eta ALBOAN Fundazioak antolatua, eta Aretxabaletako Campuseko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI).
16 lagunek parte hartu dute Masterrean, guztiak ere Amerika Latinoko zazpi herrialdetatik etorriak. Mondragon Unibertsitatean hiru hilabete eman dituzte, eta orain sei hilabeteko epean amaierako proiektua bukatzea falta zaie, zenbait kasutan enpresa berri bat eratuz eta beste batzuetan aurretiaz abiatutako proiektua indartuz.