ARIZMENDIARRIETAREN HERIOTZAREN URTEURRENA

Gaur, azaroak 29, 42 urte betetze dira Don Jose Maria Arizmendiarrieta hil zela.

Efemeridea gogoratzeko, joan den azaroaren 19an, “ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA” ospatu genuen Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan, gure Elkarteak antolatuta, “Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz” izenburuarekin Daniel Innerarityk eman zuen hitzaldiarekin.

Hitzaldiak interes handia piztu eta jende asko bertaratu zen, eta Daniel Innerarityk ez zuen inor hotz utzi; Arizmendiarrieta ere aipatu zuen, etorkizunari aurrea hartu zion gizon moduan.

Hitzaldiaren esteka gehitzen dugu, interesa duzuenontzat (ikusi bideoa).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website