NavarraCapital.es online argitalpen bat da, Nafarroako Foru Erkidegoko enpresen eta ekonomiaren arloari buruzko balio erantsi handiko informazioan espezializatua, eta joan den asteartean iragarri ditu Foru Erkidegoko 2018ko “Enpresako Liderrak” saritzeko izenak, Clave, Sociedad Gestora de Entidades de Capital Riesgo elkarteak sustatutako ekitaldi batean, Garapen Ekonomikoko foru presidenteorde Manu Ayerdik presidituta, Nafarroako sare ekonomiko eta enpresarialeko 300 enpresari, zuzendari eta profesional baino gehiagoren aurrean, Iruñeko Tres Reyes hotelean bilduta.
Nafarroarentzat etekin garrantzitsua ekarri duten proiektu eta taldeak kudeatzeagatik nabarmendu diren sei gizon eta lau emakume dira. Horien artean dago gure bazkide Alfonso Garcia Liberal, eta “Lider” izaera aitortu diote, enpresa eredu berri bat lortzen saiatzeagatik, agente guztiak enpresa proiektu partekatu batean inplikatzen lagundu eta sustatzeko; bera da Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak sustatu eta koordinatzen duen “Nafarroako enpresa eredu inklusibo eta parte hartzailea”-ren alma materra, zeinean sentsibilitate politiko, enpresarial eta sindikal desberdinetako nafarrek parte hartu duten, eta aho bateko babesa lortu zuen, Mozio baten bitartez, Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordean, 2018ko ekainaren 19an, bere garaian jakinarazi zen bezala.