ARIZMENDIARRIETAREN GOGOETEN ETA BALIOEN ZABALKUNDEA

2018az geroztik, ARIZMENDIARRIETAren gogoetak eta balioak zabaltzeko helburuarekin, hainbat kanal erabiltzen ari gara, esaterako: TU Lankide aldizkaria, zeinean hainbat artikulu argitaratzen baitira; Eskolako eskailerak, non Don Jose Mariaren gogoetak txertatzen baitira; MUniversitas, zeinak espazio bat ireki baitu, Arizmendiarrietaren txokoa, Arizmendiarrietaren gogoetak jartzeko; MUTelebista, zeinak ekainean belaunaldien arteko elkarrizketa bideo bat egin baitzuen Arizmendiarrietaren pentsamenduari buruz; Konet, zeina gogoetak xehatzen ari baita esaldien bitartez; Goiena telebista eta Goiena aldizkaria. Eta asmoa da zenbait kooperatibak dituzten barne aldizkariak ere erabiltzea, nahi badute, xede horretarako. Halaber, lanean ari gara “TU Lankide” aldizkariko artxibo digitalizatutik JMAren gogoetak eta aipamenak hautatu eta ateratzeko, Gogoeten eta Balioen Proiektuaren antzeko tratamendua emateko helburuarekin. Hileko gogoetari dagokionez, hilero  horietako bat jakinarazten da gure webgunean. Hurrengo urratsak izango dira gogoeten eta balioen aplikazio informatikoaren zabalkundea egitea, dibulgazio grafikoko dokumentu bat egitea ALEko helburuko publikoarentzat, eta “El Hombre Cooperativo” liburua analizatzeko dagoen interesa ebaluatzea, liburua erakusteko eta erabiltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website