2019ko Batzar Nagusira Deialdia

Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak 2019ko apirilaren 8an hartutako erabakiaz, bazkideei dei egiten zaie Erakundearen OHIKO BATZAR NAGUSIRA etortzeko, lehen deialdian, 2019ko maiatzaren 9an, 17:00etan, Arrasateko Garaia berrikuntza Gunean, Goiru kalea, 1 A eraikina, eta bigarren deialdian, baldin badagokio, aipatutako lekuan, egun bereko 18:00etan, gai zerrenda honen arabera:

Gai zerrenda:
1.- Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea.
2.- 2018ko ekitaldiari dagozkion gestio txostena eta urteko kontuak aztertu eta onartzea.
3.- 2019ko Gestio Plana aztertu eta onartzea.
4.- Zuzendaritza Batzordeko kide baten dimisioa berrestea.
5.- Zuzendaritza Batzordeko kide batzuen berriztatzea.
6.- Galde-eskeak.

Batzarraren ondoren, 19:00ak aldera, publiko orokorrarentzat irekiko den ekintza batean, Jose Mari Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitiari gure esker ona erakutsiko diegu balio kooperatiboen alde egindako lanagatik. Ondoren, Juanjo Álvarezek, Zuzenbide Internazional pribatuko Katedratikoak eta Cuatrecasaseko abokatu Aholkulariak, hitzaldi hau emango du: “Zientzia, Gizartea, Formakuntza: balioak eta erantzukizuna.”

Ekitaldiaren amaieran, luntxa egongo da.

(Ikusi deialdia)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website