Alfonso Gorroñogoitia hil da,ARRASATEko Esperientzia Kooperatiboaren bost fundatzaileenetako azkena.
Orain dela hilabete eta erdi baino ez, uztailaren 20an, Jose Mari Ormaecheak utzi gintuen,eta orain, irailaren 6an, Alfonso Gorroñogoitia joan zaigu, MONDRAGON Taldearen sortzaileetatik bizirik zegoen azkena; biak ARRASATEko Esperientzia Kooperatiboa esaten zaionaren lider nagusiak izan ziren.
Hain zuzen ere, maiatzaren 9an, gure Batzar Nagusian, Elkarteak aitortza erakutsi erakutsi zien balio kooperatiboak defendatu eta garatzeko egindako lanagatik, eta, gainera, ohorezko bazkide izendatu zituen.
Aitortza hartan, gure Elkarteko lehendakari Miguel Angel Laspiurrek zera esan zien. Pertsona batzuek utopietan sinesten dute eta horietarantz doaz, eta batzuek betetzea lortzen dute. Alfonso Gorroñogoitia, Jose Mari Ormaechea eta gainerako fundatzaileak, gaztetatik, lider karismatiko bati jarraitu zioten, Don Jose Maria Arizmendiarrietari, zeinak utopia bat garatu baitzuen, ARRASATEko Esperientzia Kooperatiboa. Utopia plan bat da, proiektu bat, ustezko fikzio ideal bat, akaso irreala, baina ez ezinezkoa. Errealitate bihurtzeko modu bakarra horretarantz abiatzea da, helburu sinesgarri moduan. Denborak eta saiatzeak, erlatibotasunak eta lorpenari buruzko fedeak erakutsi digute, batzuetan, utopia errealitate bihurtzen dela. Helburu moduan planteatu behar da…