ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEAREN MARKA BERRIA

ALEren nortasuna berritzeko ideia, hain zuzen, erakundeak, gaur egungo komunikazio kanalak baliatuz, jende gazteagoarengana iristeko duen premiatik sortu da.

Egin nahi zen eguneraketa ez zen soilik estetikoa; aitzitik, bestelako sare sozial batzuk ere jokoan sartu nahi ziren, bai eta hutsetik hasitako komunikazio estrategia bat ere.

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartean egiazki sinesten genuen beharrezkoa zela Jose Mariaren balioak atzetik datozen belaunaldiei ere transmititzea, baina jakin bagenekien ez ginela lortzen ari. Horren ondorioz, egoera iraultzea erabaki, eta marka berri bat sortzeko eskaera egin genuen. Markak, berez, berori bultzatu eta indartzeko beharrezkoak dituen plataformak dakartza berarekin.

(Ikusi pdf dokumentua)

(Ikusi bideoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website