BILERA LEHENDAKARIAREKIN

2019ko maiatzaren 9an egin genuen gure azken Batzar Nagusian Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide berriak izendatu genituen, eta Lehendakariari Batzorde hori aurkezteko bilera bat eskatu genion.

Atzo, urriak 29, Iñigo Urkullu lehendakariak gure presidente Miguel Angel Laspiur eta Elkarteko kide Jose Luis Madinagoitia hartu zituen, eta bertan izan ziren baita ere Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Jose.

Topaketa oso atsegina izan zen, eta Laspiurrek eta Madinagoitiak gure Elkartearen aurkezpen zehatza egin zuten, eta mahai gainean jarri zituzten lantzen ari garen proiektu nagusiak: prestakuntza eta zabalkunde kooperatiboa, MONDRAGON-ALE lankidetza esparruaren barruan, Arizmendiarrietaren gogoetak eta balioak, unibertsitateekiko lankidetza, eraldaketa soziala, gazteak…, eta bereziki azpimarratu zuten enpresaren enpresan parte hartzeko euskal eredu inklusiboa.

Lehendakariak eta sailburuek eskerrak eman zituzten azalpenen argitasunagatik eta sakontasunagatik, eta Elkartea animatu zuten bere proiektuetan lanean jarraitzeko, ahal denean, Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website