Ezohiko Batzar Nagusira Deialdia

Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak 2019ko urriaren 14an hartutako erabakiaren ondorioz, bere bazkideak deitzen ditu Erakundearen

EZOHIKO BATZAR NAGUSIA

egitera, lehen deialdian, 2019ko azaroaren 27an, 17:00etan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan –Loramendi kalea 4, 5. eraikina, Arrasate–, eta bigarren deialdian, hala badagokio, adierazitako lekuan, egun bereko 18:00etan, honako gai zerrendaren arabera

GAI ZERRENDA

1.- Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea.

2.- Elkartearen Estatutu Sozialak aldatzea.

3.- Galde-eskeak.

Batzarraren ondoren, 19:00etan, ARIZMENDIARRIETA EGUNA ospatuko dugu, publiko guztiari zabalik, Arrasateko kazetari Ane Irazabalen ponentzia batekin: “Pertsonak, titularren gainetik”.

(Ikusi deialdia)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website