Gure Elkarteko lehendakari Miguel Angel Laspiurrek enpresan parte hartzeko euskal eredu inklusiboa aurkeztu du Euskadiko elkarrizketa sozialaren mahaian, horko partaideak direlarik Eusko Jaurlaritza, Confebask eta CCOO eta UGT sindikatuak, Eusko Legebiltzarraren aginduaren arabera, zeinak Gasteizko exekutiboari eskatzen baitio langileen partaidetza sustatu, garatu eta bultzatzeko enpresen kudeaketari, emaitzei eta jabetzari dagokienez.
Bilera hilaren 11n egin zen, asteazkena, Bilbon, eta ALEko lehendakariak elkarteak enpresan parte hartzeko garatu eta sustatu duen eredu inklusiboaren ezaugarriak azaldu zituen. Ereduak Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiek onartu zuten aho batez, eta, 2018ko irailean, Legez Besteko Proposamen bat onartu zuten, Eusko Jaurlaritzari dei egiteko plan bat diseinatu dezan, enpresak antolatzeko eredu berria inplementatzen eta sustatzen laguntzeko, langileek enpresen kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan parte hartu ahal izan dezaten.