Abenduaren hasieran enpresan parte hartzeko eredu inklusiboa sustatzeko jardunaldi bat egin zen, Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak, ASLEk eta ALEk antolatuta. Topaketa telematikoa izan zen, eta partaide izan ziren Urkullu lehendakaria, Idoia Mendia bigarren lehendakariordea, hiru Lurralde Historikoetako eta Nafarroako Foru Erakundeetako ordezkariak eta ASLEko eta ALEko ordezkariak.
Topaketan langileek “enpresa proiektuan” parte hartzeko ereduez hausnartu zen, eta ALEk (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) Enpresan Parte Hartzeko Eredu Inklusiboa esplikatu zuen. Eredua, Elkarte honek osorik protagonizatu eta sustatzeko lan sakon eta dinamiko baten ondoren, aho batez onartu zen, 2018an, EAEko eta Nafarroako Legebiltzarretan, eragile sozial guztien atxikimenduarekin.
Astebete geroago, ALEk Europako Batzordeko Ekonomia Sozialaren bileran –hainbat nazionalitatetako eragileekin lan egiten du– partekatu zuen Eredua, pertsonak enpresaren arloan asebetetzeko bide moduan.
Gaiak ez du inolako ezbairik eragiten. Alderantziz, ahopeka guztiz kontrakoa, sen oneko erabateko adostasuna.
ALEko taldeak egindako lan ona –Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sorrera inspiratu eta Arizmendiarrietak borondate irmoarekin bultzatu zituen printzipioen balioa agerian jarriz– mahai gaineratu egin da berriro ere, ibili beharreko bideak eta erabili beharreko tresnak birpentsatu behar diren garai hauetan.