Gure Elkarteak Mondragon City Challenge proiektuan parte hartzen du

Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa bat da, eta helburutzat ditu enpresa portaera kooperatiboa sustatzea eta gazteak eredu kooperatiboaren balioetara hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuen bitartez.

Mundu osoko ikastetxe publiko, pribatu zein itunduetako batxilergoko, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago.

Ikastetxe bakoitzak nahi adina talde osatu ahal izango du, bi eta lau kide artekoak. Parte hartzaileen ikasketa mailaren eta adinaren arteko orekari eusteko helburuz, honako hauek dira antolatzaileek definitu dituzten kategoriak:

  • 16 eta 18 urte artekoen kategoria (2021-2022 ikasturtea)
  • 19 eta 24 urte artekoen kategoria (2021-2022 ikasturtea)

Mondragon City Challenge lehiaketako parte hartzaileek, zerotik hasita, enpresa proiektu bat sortzeko desafioari egin beharko diote aurre, ondorengo edozein erronkari helduta: Teknologiko-Digitala, Sanitarioa-Soziala, Energetikoa-Klimatikoa

Ezinbesteko baldintza izango da lantaldeak garatzen duen proiektua kudeaketa kooperatiboko eredu baten gainean eraikita egotea.

Antolatzaileak: El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza,  Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.

Antolakuntzak gure Elkarteari, ASEkoopekin batera, ematen dion rola da taldeak tutorizatzea, gure enpresa esperientzia eta gure balio kooperatiboak eskainiz.

Informazio gehiago:

www.mondragoncitychallenge.comI

(Ikusi komunikabideetan argitaratutako prentsa oharra)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website