Jose Ramon Goikoetxea “Goiko” Elkarteko kide eta Zuzendaritza Batzordeko lehendakariordea hil da.

Joan den ostiralean, 2021eko otsailaren 19an, hil zen Jose Ramon Goikoetxea Goiko, 72 urte zituela. 

Arrasaten jaioa, Industria Peritutzako ikasketak egin zituen Tarragonan, eta ULGOR S.COOP.en bidez sartu zen kooperatiben munduan, kalitate arloan lan eginez.

Urte batzuk geroago, ULARCOko Ingeniaritza Zerbitzuan sartu zen (SIU) gero ULMATIC S. COOP. bihurtu zen, eta hor zuzendari gerentearen postua bete zuen.  

ULMATICetik abiatuta, dagoeneko desagertuta dagoen ULDATA S.COOP.eko departamentu batzuk eta FAGOR AUTOMATION S.COOP.eko Muntaketa Negozioa integratzeko prozesu bat gidatu zuen, eta FAGOR SISTEMAS S.COOP. sortu zen; gero, kooperatiba hartatik MONDRAGON ASSEMBLY S.COOP. eta MONDRAGON SISTEMAS DE INFORMACION S.COOP. jaio ziren, hainbat desintegrazio prozesuren ondoren. Goiko izan zen, beraz, FAGOR eta LKSn kooperatiba berriak sustatzeko egitura berrien batasunaren bultzatzaileetako bat.

Ondoren, MONDRAGON Korporazioko Ekipo Ondasunen Dibisioaren barruan, Ingeniaritza eta Aholkularitza Elkartearen eraketa gidatu zuen (AIC) gaur egungo Mondragon Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioaren ernamuina (MISE)─, eta horko zuzendari nagusia izan zen, eta Ekipo Ondasunen Dibisioko lehendakariorde izendatu zuten gerora Ondorioz, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko eta Industria Kontseiluko kide bihurtu zen.

2007an, Jose Mari Aldekoa Korporazioko lehendakari izendatu zutenean, Goikok Automobilgintza Dibisioko lehendakariorde kargua bete zuen, 2013an erretiroa hartu zuen arte.

Ezagutzaren alorrean, 1997an Mondragon Unibertsitatea eratu ondoren, Goiko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lehendakaria izan zen eta, horregatik, MUko Kontseilu Errektoreko kide izan zen.

Eta gure Elkarteari dagokionez, Goiko Elkarteko kide izan da 2009az geroztik. 2015eko Batzar Nagusian Zuzendaritza Batzordeko kide hautatu zuten, eta 2017an lehendakariorde; gaur egun, postu horretan ziharduen.

Goiko lankide bikaina izan da, konprometitua, berezko zeukan umore fin horrekin. Ezagutu dugunok ez dugu inoiz ahaztuko.

Agur eta ohore.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website