Ekaineko gogoeta 2021

Joan den abenduaren 29an argitaratu genuen Pio Aguirreren idazkian, gure lagunak Printzipioak edo Balioak azpimarratzen zituen, eta, batez ere, horiei lotutako portaerak.

Eta zera zioen:

“Kontua ez da soilik Printzipioak edo Balioak zerrendatzea, baizik eta horien esanahian sakontzea eta, batez ere, eskatzen diguten portaera pertsonalean sakontzea. Zer egin behar dugun eta zer ez”.

Eta balio eta kontzeptu hauek garatzen zituen: “pertsona erdigunean”, “aberastasuna sortzea eta banatzea”, “belaunaldien arteko elkartasuna”, “parte hartzea eta konpromisoa”, “konfiantza”, “eskuzabaltasuna”, “talentua”…

Balioei lotutako portaerek, Balioek eskatzen dizkiguten portaera pertsonalek, Koherentziarekin dute zerikusia.

Pentsatzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko koherentzia, esaten dugunaren eta egiten dugunaren artekoa, gure esperientzia kooperatiboaren Printzipioek eta Balioek esaten dutenaren eta gure jarduera profesional, sozial eta pertsonalean egiten dugunaren artekoa.

Eta balio hori aztertzen dugu hilabete honetan Arizmendiarrietaren gogoetetara joz.

Orain arte herriari egin diogun ekarpena esperientzia kooperatibo hau izan bada, hemendik aurrera garapen komunitarioa eskaini beharko genioke, baina arduraz eta koherentziaz. p126

(Ikusi pdf dokumentua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website