ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA

Datorren azaroaren 25ean, publiko orokorrari irekitako ekitaldi batean, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu, pandemiak iraz eragindako etenaldiaren ondoren. 19:00etan izango da, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan –Mondragon Unibertsitatea, Loramendi 4, 6211 eta 6212 ikasgelak–. Igor Ortega Sunsundegui Mondragon Unibertsitateko doktore eta ikertzaileak parte hartuko du. 2021eko uztailaren 22an lortu zuen doktorego tesia, “Kooperatibismoaren sortzaileek pentsamendu kooperatiboari egindako ekarpena” izenekoa, bikain cum laude kalifikazioarekin.

Ekitaldian bere doktorego tesiari buruz hitz egingo du. Hau da laburpena:“Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa oso aintzatetsia da lan elkartuko kooperatibismoaren garapenean izandako arrakastagatik, batez ere industriaren arloan. Eredu horren ezaugarriak eta XX. mendearen erdialdetik aurrera izan duen bilakaera asko dokumentatu dira, eta lehentasunezko aztergaia dira oraindik ere enpresa eta ikasketa arloan. Aitzitik, paradoxikoki, esperientzia hori sortzen duen pentsamenduaren analisiak eta pentsamendu kooperatiboarekin duen harremanak ez dute interes berdina sortu. Ondorioz, Arrasateko esperientziaren egileek doktrina kooperatiboaren altxor komunari egindako ekarpena oharkabean pasatu da. Hitzaldian, Arrasateko kooperatibismoaren sortzaileek nazioarteko pentsamendu kooperatiboaren garapenari egindako ekarpena aztertuko da, alderdi praktikoaz haratago”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website