Antolatzaileak dira El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea, eta Arrasaten aurkeztu zen proiektua, otsailaren 17an. Helburua da enpresa portaera kooperatiboa sustatzea eta gazteak eredu kooperatiboaren balioetara hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuen garapenaren bitartez. Batxilergoko, prestakuntza zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta sailkatutako taldeek bakarrik izango dute proiektu kooperatibo propioa garatzeko aukera.
Antolakuntzak gure Elkarteari, ASEkoopekin batera, ematen zion rola da aurkeztutako proiektuak tutorizatzea, gure enpresa esperientzia eta gure balio kooperatiboak eskainiz.
Azken ekitaldira etortzera animatzen zaituztegu, eta nahi duenak azaroaren 11 baino lehen eman beharko ditu izen-abizenak amarco@diariovasco.com helbidean. Ez dago leku mugarik.