Mondragon City Challengeko finala

Joan den azaroaren 19an “Mondragon City Challenge” Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Txapelketako finala ospatu zen Arrasateko Amaia antzokian.

Xabi Perez Almandoz kazetari eta ekitaldietako aurkezlearen eskutik, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak ongietorria eman eta proiektuan parte hartu zuten guztiak zoriondu zituen.

Ondoren, lehen edizio honetako ideiarik originalenaren lehen saria eman zitzaion M&M taldeari, Divercirco proiektuagatik: zirku sozial baterako proiektu bat proposatu dute, irabazi asmorik gabea, zirkuko arteak hezkuntzarako eta sozializaziorako tresna gisa hartuta, gazte zaurgarriak integratzeko eta arrisku sozialeko egoera jakin batzuk hobetzeko. Saria 800 eurokoa izan zen.

Ekitaldiari jarraipena emanez, 6 talde finalistek beren enpresa proiektua defendatu zuten, hamar minutuz beren ideiak aurkeztuz, eta beste bost minutuz epaimahai profesionalak planteatutako galderei erantzunez. Epaimahaikideak erakunde hauetako ordezkariak izan ziren: Arrasateko Udala, CICOPA, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, MONDRAGON Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Saiolan, Azaro Fundazioa eta El Pais eta El Periodico egunkariak.

Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, hauek izan ziren sarituak:

(Ikusi pdf dokumentua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website