Abendua: KONTSUMOARI buruz hausnartzeko hilabete egokia

Pentsa dezakegu kontsumoaren inguruan dugun jarduera gizartean txertatu den kezka bat dela, izan ere, oro har, onartzen ari gara gure funtzionamendu globala gure bizimoduari eragiten ari zaiola, alderdi guztietan: ezin dugu horrela jarraitu, planetak ezin du jasan eta “haserretzen” ari da.

Planteamendu global horretatik abiatuta, portaera pertsonaleko errezetak sortzen dira: birziklapena, kontsumo arduratsua, hurbiltasunekoa, beharrezkoa dena, ez xahutzea, etab.

Baina Jose Maria jaunak, kontsumoari buruzko gogoetetan, gaur egun kontuan hartzen ez den alderdi bat sartzen du jarduteko moduan: elkartasuna.

Behar dugun iraultzak lanean oinarritu behar du, ez mitoetan; batasuna lortu behar dugu, egian bermatuz eta sekula ere ez gezurrean, hipokrisian eta hutsegitean. Badira korronte batzuk, «kontsumitzen duen kontsumo gizartea» helburu, ongizate material hutsaren bidez drogatzen ahal gaituztenak, non gizakia gauza gisa kotizatzen den eta ez pertsona gisa; korronte horiei erantzuten die, gure artean, mugimendu kooperatiboak, pertsona gisa parte hartu eta jardutera deituz eta lagunduz. Eta pertsonak garen aldetik, gure ekimena, erantzukizuna eta gure sormena erabiltzen ditugu sorkuntzarako eta lanerako lehenengo zelula edo organismotik abiatuz, hau da, enpresatik abiatuz. Hala, ekonomia eraldatzeko jarrera berri bat abiarazi ahal izango dugu eta antolamendu sozio-ekonomiko berri bat sortu, gizakiaren duintasunarekin eta giza komunitateen eskakizunekin koherentea izango dena. p381

(Ikusi pdf dokumentua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

*
*
Website