Hobeak izango gara?

Pandemiaren ondoan igaro ditugun ia bi urte hauetan, askotan gogoratu dut sarri samar entzun eta irakurtzen zen esaldi bat: “Pandemiak hobeak egingo gaitu”, eta asko ginen iritzi horrekin bat egiten genuenak.

Une hauetan ezinezkoa da pandemiak biztanleengan izan duen eragina modu horretan baloratzen jarraitzea.

Egiaztatu dugu denoi eragiten digun gai bat ez dela nahikoa izan ados jartzeko eta ekiteko.

Denoi eragiten digu, eta ez gara gai funtzionamendu bateratu batekin jarduteko; “salba dadila ahal duena”, hori izan da pertsonen eta nazioen jarduera ildoa. Funtzionamendu insolidario eta egoista baten lekuko izan gara. Herrialdeek txertoak pilatu dituzte beren premien gainetik, farmazialariek pagotxa ederra aurkitu dute eta OME izan da horretaz ohartarazi duen erakundea.

Ez al da NBEri dagokion gaia?  Non daude herrialdeak, funtzionamendu global bat erabiltzeko, proposatzeko, inposatzeko?

Nork ahalbidetu du, nork egin du posible pandemian zehar aberatsen eta pobreen arteko arrakala nabarmen areagotzea? Baita gure herrialdean ere!!!

Funtzionamendu horrekin ez gara hobeak aterako, gure miseriak agerian geratu dira; hori axolako zaigu? Hegal azpian ezkutatuko gara?

(Ikusi pdf dokumentua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website