2019ko azaroaren 27an, Ezohiko Batzar Nagusian, gure Elkartearen Estatutu Sozialen aldaketa onartu genuen, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legera egokitzeko.
2020ko martxoaren 22an, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorretik jakinarazpen bat bidali ziguten, gure Estatutuak aldatzeari buruz Erregistroari emandako dokumentazioak bi akats zituela adieraziz:
- Izenari dagokionez: izen berria, “Amigos de Arizmendiarrieta-Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea”, ez dela zuzena zioten, ez dituelako Elkartearen xedeak aipatzen.
- Ez da adierazten Elkartearen xedeak eta jarduerak aldatu direla.
Horregatik, Ezohiko Batzar Nagusi batean akatsak zuzentzeko eskatu ziguten, eta hori 2021eko ekainaren 11n egin genuen, bozketarako eskatzen den quorumarekin, eta deialdia legez ezarritakoaren arabera eginda; Batzarrean aho batez onartu zen Estatutuak aldatzea, honela:
- Artikulu guztiak berriro idaztea, indarrean dagoen legeriara egokitzeko, 2. artikuluaren xedeak eguneratuz eta izena aldatuz. Aurrerantzean, Asociación ALE – Amigos y Amigas de Arizmendiarrieta – Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea izango da izena.
Eskatutako dokumentazioa bidali eta zerbitzu eskudunak aztertu eta gero, joan den martxoaren 24an jakinarazi digute Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak ebatzi duela gure Elkarteak sustatutako Estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatzea.