ARIZMENDIARRIETAREN ESKULTURA MU-REN AS FABRIK-EN ZORROTZAURREN – BILBO

Gure Elkarteak eskaera bat egin zion Bilboko Udalari duela zortzi urte baino gehiago, Bilboko kale edo plaza bati Arizmendiarrieta izena emateko zeuden aukerak ikusteko. Udalaren aurrean hainbat gestio egin ondoren, alkatearen aldetik interesa bazegoen ere, udalaren baitan zalantzak zeuden eskaeraren egokitasunari buruz.

Horrenbestez, 2020ko irailaren 25ean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateari beste eskaera bat egin zitzaion, Mondragon Unibertsitateko presidente Mikel Alvarezek eta gure presidente Miguel Angel Laspiurrek sinatuta, eta, hor, Arizmendiarrietak Bilboko kale edo plaza bat merezi zuela ulertzeko arrazoiak azaldu genituen, azken paragrafoan honako hau adieraziz:

“Guk, ‘Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko’ (ALE) kideok, Arizmendiarrieta bizirik ezagutzeko eta esperientzia kooperatiboan lan egiteko pribilegioa izan genuenok, uste dugu haren testigantza ahaztu behar ez den balio bat dela gure herriarentzat eta jendearentzat. Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateak Zorrotzaurre irlan dituen instalazioen ondoko plazari haren izena emateko aukera eskatzen dugu, zehazki, BETA 2 izeneko eraikinaren ondoan eraikiko den plazari, horrela gizakion lankidetzaren balioak nabarmentzen laguntzeko”.

Azkenik, Mondragon Unibertsitateak Bilboko Udalari Arizmendiarrietaren eskultura bat eman dio, gure Elkartearen pozerako.

Zorrotzaurre irlan kokatu da eskultura, MUren Bilbao AS Fabrik multicampuseko sarreran eta itsasadarrari begira, eta joan den maiatzaren 25ean inauguratu zen, Mikel Alvarez Muko lehendakaria eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru zituen ekitaldi batean, eta biek Arizmendiarrietak Euskal Herriko panorama sozial eta ekonomikoan jokatu zuen rola nabarmendu zuten.

Informazio gehiago: TU Lankide estekan

https://www.tulankide.com/es/una-escultura-de-jose-maria-arizmendiarrieta-para-bilba

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website