HAZIA MUSIKALAREN ESTREINALDIAREN ARRAKASTA HANDIA ARRASATEN

HAZIA musikala, On Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obra hartzen dituena, gure Elkarteak sustatu du, eta asteburu honetan estreinatu da, irailaren 17an eta 18an, Arrasateko Amaia Antzokian; arrakasta handia izan du, eta entzuleak hunkitu ditu.

Elkartean benetan baloratzen dugu musikalaren zuzendari Gontzal Mendibilek Arizmendiarrietaren pentsamendua poesian eta musikan islatzen egindako lana. Ikusleek hala aitortu dute, eta txalo zaparrada handia eskaini diete parte hartzaileei, publikoa zutik jarrita.

Antzerkia, dantza, musika eta ikus-entzunezko osagarriak uztartuta, musikala ikuskizun alai, atsegin eta dibertigarria suertatu da, ikusleak erabat txunditu ditu, eta jasotako kritika, oro har, oso positiboak izan dira.

Musikalak Euskal Herriko beste plaza batzuetan barrena jarraituko du, eta hurrengo eszenaratzeak hauek izango dira:

  • Urriaren 1ean Bilboko Arriaga Antzokian
  • Urriaren 29an Iruñeko Baluarten
  • Azaroaren 26an Donostiako Kursaalean
  • Abenduaren 17an Gasteizko Principal Antzokian

Sarrerak salgai plataforma hauetan:

KUTXABANK

ARRIAGA ANTZOKIA

BALUARTE

KURSAAL

Informazio gehiago: TUlankide, Diario Vasco, Goiena, Mondraberri

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website