“ARIZMENDIARRIETA: ETORKIZUNAREN HISTORIA”

Iñaki Gabilondo kazetariak “2022ko Arizmendiarretaren Egunean” parte hartu zuen azaroaren 16an, Euskadiko Cadena Ser irrati kateko eskualdeko zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañonekin batera.

“Arizmendiarrieta: Etorkizunaren historia” izenburupean, Gabilondok Arizmendiarrietaren pentsaeraren eta “indar ideien” eta horiek gaur egungo ingurune sozioekonomikoan duten indarraldiaren inguruko gogoeta egin zuen, eta gizarte berdinzale, solidario eta kooperatiboagoa bilatzera bultzatu zuten printzipioak erreibindikatzen jarraitu behar dela adierazi zuen.

Hasteko, adierazi zuen euskal gizarteak ezin diola Arizmendiarrietari muzin egin, eta herrialdearen erreferentzia izan behar dela, eta ez ezezagun bat. Bere garairako aurreratua zen, eta duela 50 urte baino gehiago idatzitako gogoetak gaur egungoak eta modernoak dira orain.

Gainera, gure garaikideetako baten moduan nabarmendu zuzen, gogoratuz “hezkuntza giltzarritzat” jotzen zuela, eta emakumearen balioa eta figura funtsezko zerbait bezala goraipatzen zuela.

Amaitzeko, esan zuen Arizmendiarrietak eta Mondragon taldeak enpresek orain bilatzen dutena ordezkatzen dutela: enpresa bera ez ezik, gizartea ere eraldatu nahi duen figura.

(Laster grabazioa zintzilikatuko dugu)

(TUlankide)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website