ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA 2022

Hurbiltzen ari da. Azaroaren 16an, 18:00etan, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan (MU), 6211 eta 6212 ikasgeletan.

Oraingoan, Iñaki Gabilondo kazetari ezagunarekin egingo den topaketa bat izango da, gai hauei buruz gogoeta egiteko:

“Arizmendiarrieta: Etorkizunaren historia”. Euskadiko SER kateko egungo lurralde zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañonek ere parte hartuko du, moderatzaile lanetan.

Parte hartzera animatzen zaituztegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website