“HAZIA”, ARRAKASTA GEHIAGO

Aretoa ia bete-beteta, eta gonbidatuen artean zeudelarik Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Javier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Turismoko diputatua, Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria eta Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria, joan den larunbatean, azaroak 26, HAZIA musikala aurkeztu zen Donostiako Kursaaleko Auditorioan.

Beste behin ere, ikuskizuna distiratsua izan zen, eta entzuleek ere dena eman zuten amaierako txalo zaparradan.

Hurrengo eszenaratzea Gasteizko Principal Antzokian izango da, abenduaren 17an.

Sarrerak plataforma honetan salgai daude:

PRINCIPAL ANTZOKIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website