Arrasaten, Bilbon eta Donostian izan ondoren, abenduaren 17an, 19:30ean, Gasteizko Principal Antzokian izango da musikala.
Hori dela eta, joan den ostiralean, abenduaren 2an, Miguel Angel Laspiur, Gontzal Mendibil eta Jesus Mari Arizmendiarrieta bertan zirela, komunikabideei prentsaurreko baterako deia egin zitzaien, Principal Antzokian bertan, eta han izan ziren Correo, Noticias de Alava, Cadena Ser, Onda Cero eta Radio Gorbea komunikabideak.
Aurkezpenean, Gontzal Mendibilek azpimarratu zuen eszenaratzea berriro ere ikusgarria izango dela, eta, hogei bat abeslari eta interpreterekin, 10 musikarik, 13 dantzarik, narratzaile batek eta bi abesbatzak lagunduta, publikoa gozaraziko dutela Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiben sortzailearen bizitza eta obra erakutsiz.
Miguel Angel Laspiurrek adierazi zuenez, baliteke HAZIA proiektua hasi zenean utopia bat izatea, baina gaur egun errealitate bihurtu da, eta apaizaren iloba Jesus Mari Arizmendiarrietarekin bat etorri zen, esanez musikalarekin lortzen ari dela haren figurari eman beharreko bultzada, Euskal Herrian bertan zein kanpoan, erreferente gisa.
Halaber, jakinarazten da eszenaratzea elebiduna izango dela.
Sarrerak salgai daude Principal antzokiaren webgunean, baita leihatilan ere, ordutegi honetan: asteartetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, 17:30etik 19:30era.
Larunbatetan 11:30etik 13:30era, eta ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago.