HIREKIN ZENTROAREN LEHEN HARRIA JARRI DUTE

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa buru duen HIREKIN industria-berrikuntza eta -ekintzailetzako zentroak industria jasangarriaren eta balio erantsi handiko industriaren erreferentziazko zentro bihurtu nahi du.

Arrasateko Uribarri auzoan kokatuta, Goi Eskola Politeknikoko, beste fakultate batzuetako edo hirugarren fakultateetako enpresa, ekintzaile, ikertzaile eta ikasleentzako lankidetza gune bat sortuko da.

Gaur egun, hauek dira proiektua aurrera eramateko Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean ari diren erakundeak: MONDRAGON, Saiolan, Ikerlan, Fagor taldea eta Gizabidea fundazioa, Debagoieneko Mankomunitatea, Isea, Galbain eta Garaia Parke Teknologikoa.

Lehenengo harria jartzeko ekitaldia 2023ko urtarrilaren 16an egin zen, eta egunkariak, txanponak eta proiektuari buruzko dokumentazioa zituen kutxa bat sartu zen; horiez gain, kutxan zeuden baita ere MONDRAGONek sustatutako Humanity & Music ikuskizunaren oroimen libretoa eta gure Elkarteak Arizmendiarrietaren bizitza eta obrari buruz sustatutako HAZIA musikalak 2022ko irailaren 17an eta 18an Arrasaten egindako estreinaldiko kartel iragarlea eta eskuzko egitaraua.

(Ikusi artikulu osoa)

(Argazki galeria)

(Bideoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website