Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren berrogeigarren urteurrena

EKGK-Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseilua 1983ko urtarrilaren 28an eratu zen formalki, kooperatibagintzaren promozioa eta zabalkundea bermatzeko, eta kooperatiba arloko euskal administrazio publikoen aholkularia ere bada. Kooperatibismoaren eragile guztientzako tresna ERAKARGARRIA izan nahi du, eta BALIAGARRIA, haiek ERALDAKETA EKONOMIKO ETA SOZIALERAKO dituzten asmo komunak lortzeko. Kooperatiben arloan, sustapen, zabalkunde, arbitraje, kontsulta eta aholkularitzarako eta lankidetzarako eginkizunak ditu. Kontseiluaren Osoko Bilkura KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko 10 kidek, Eusko Jaurlaritzako 3k, Foru Aldundietako 3k, Euskal Herriko Unibertsitateetako 3k eta idazkari nagusi tekniko batek osatzen dute.

Aurten 40. urtebetetzea ospatzen du eta, hori dela eta, ekitaldi bat antolatu du datorren otsailaren 27an, 12: 00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta gure Elkarteko kide guztiak gonbidatuta gaude.

Hauxe da ekitaldian izena emateko esteka:

IZENA EMAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website