MONDRAGON CITY CHALLENGEren bigarren edizioaren 4. FASEA

Lehen fasea gainditu zuten ekintzailetza kooperatiboko 18 proiektuak ebaluatu ondoren, epaimahaiak erabaki du zein sei igaroko diren Mondragon City Challengeko Bigarren Edizioko finalera, hau da:

16-18 urte bitarteko kategoria

– Mugaba Kooperatiba

– E&R S. Coop

– Gu Geu Sortzaile

Hirurak Gipuzkoakoak

19-24 urte bitarteko kategoria

– BikeLife Access Courier Cooperatives-BLACC (Estatu Batuak)

– Komida (Colombia)

– Olatu Berdea (Gipuzkoa)

6 proiektu finalistetatik 4tan, tutoreak Elkarteko kideak dira (Mugaba Kooperatiba, E&R S. Coop, BLACC eta Olatu Berdea). Hemendik aurrera, tutoreen lana da, behar izanez gero, taldeei proiektuen defentsa prestatzen laguntzea.

Proiektuen arduradunek apirilaren 21eko azken ekitaldian defendatuko dute beren proiektua, Arrasateko Amaia Antzokian. Eta saria, 16-18 urteko kategoriarako, Berlinerako bidaia izango da, eta 19-24 urteko finalistentzat, Estatu Batuetarako bidaia. Sailkatu gabeko 12 taldeetako batentzat ere 800 €-ko saria egongo da, eskudirutan, proiekturik originalenarentzat.

Orain 4. fasean sartzen gara, talde finalistek azken defentsak prestatu ditzaten. Azken fasea izango da 18 taldeak Arrasatera etorri aurretik, apirilaren 17tik 21era, 18 Ibilbide Kooperatiboak bizitzeko eta elkarren artean ezagutzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website