HAZIA MARKINA-XEMEINEN

1915eko apirilaren 22an Jose Maria Arizmendiarrieta jaio zen, Barinagan, Markina-Xemeinen.

Eta memoria eta hitza bizitzako balio preziatuak direnez, haren omenez, larunbat honetan, 2023ko apirilaren 22an, HAZIA musikala taularatuko da sorterrian, non Arizmendiarrietaren izana eta ekintza, haren balioak, ahalegina eta printzipio sozial eta humanitarioak jasotzen diren.

Eszenaratzea Markina-Xemeingo frontoian izango da, 20:00etan, eta sarrerak eskuragarri daude jada Bermeon, Zerbyte informatika dendan, Ondarroan, Zurru Murru liburu dendan eta Markina-Xemeinen, udaletxean eta Opela kafetegian, 20 euroko prezioan. Ikuskizuna baino ordubete lehenago ere erosi ahal izango dira sarrerak, pilotalekuko leihatilan.

(MARKINA-XEMENINGO UDALA)

(TULankide)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website