HAZIA ZEN HASIERAN

1915.ko Apirilaren 22an, Markina-Xemeingo Barinaga auzoan jaio zen Arrasateko kooperatibismoaren sortzailea eta sustatzailea zen Jose Maria Arizmendiarrieta. Erkarlanaren zentzuz eta pentzuz, Arrasaten sortuko zituen hazirik ederrenak, geroan Euskal Herri osoan eta munduan zehar ere erakusgarri eta ezagun egingo zirenak. Gaur, esan genezake, bere arazoez gain, Munduko kooperatiben multzo handiena dugula Mondragon kooperatiben elkarkoa, eredugarria eta onuragarria.

Aurrerapen teknologikoak eta gizarte ongizatean aldaketa nabarmenak bizi ditugun garai hauetan eta erosotasunean bizitzeko espiritua gureganatu dugun honetan, aldi berean: elkartasuna, ahalegina, zintzotasuna, justizia soziala eta joera kritikoa ere ahultzen eta desegiten doakigulakoan, guzti honen aurrean galdera asko dira geure buruari egin behar dizkiogunak, eta erantzunak erantzun eta iritziak iritzi, Arizmendiarrietaren mezuak puri purian daudela diot, beraz, etorkizuna geugan dago.

(Ikusi artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website