MONDRAGON CITY CHALLENGEREN BIGARREN EDIZIOA AMAITU DA

2023ko apirilaren 22an, ostirala, Arrasateko Amaia antzokian amaitu zen Mondragon City Challengeren bigarren edizioa, proiektu irabazleei sariak emanez; lehenengoan bezala, gure Elkartea erakundearen esku jarri zen, parte hartu zuten taldeentzat hainbat tutore jarrita.

Bigarren edizio honetan, 16-18 urte bitarteko kategorian, proiektu irabazlea Eimer izan zen, Gu Geu Sortzaile taldearena, Europarako bidaia baten sari batekin. Bere proiektuak alzheimerra duten pertsonentzako laguntza bilatzen du, 4 aplikazioren bidez, gaixoek dituen ondorio batzuei ahalik eta ondoen aurre egin ahal izateko, jolasen eta jardueren bitartez. Lehen aplikazioak bakardade soziala ekiditeko lan egiten du, bigarrenak entretenimendua bilatzen du, hirugarrenak pertsonaren eguneroko bizitza simulatzen du eta laugarrenak bizi ohitura osasungarriak sustatzeko lan egiten du.

19 eta 24 urte bitarteko kategorian, Olatu Berdea izan da talde irabazlea, AEBrako bidaia batekin. Talde horrek identifikatu du hiri garraiobideek isuritako poluzioa dela hiriek aurre egin behar dieten arazo nagusietako bat. Hori konpontzeko, partekatutako ibilgailu sistema bat proposatu dute, hiri bakoitzaren ezaugarrietara egokituta. Donostian egin zuten probak agerian utzi zuen patinete elektrikoa dela hirian ezartzeko ibilgailurik egokiena. Taldearen tutoreak Ana eta Pio Aguirre izan dira, gure Elkartea ordezkatuz.

(Ikusi artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website