2023ko maiatzaren 18an Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak bere Batzar Nagusia egingo du Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (gelak 6211 eta 6212).
Batzarraren ondoren, 19:15ean gutxi gorabehera, publiko orokorrarentzat irekia izango den ekitaldi batean, Nagore Ipiña, HUHEZIko dekanoak, hitzaldi honekin parte hartuko du:
“Pertsonengan zentratutako digitalizazioa Inteligentzia Artifizialaren testuinguruan”.
Inteligentzia artifizialaren testuinguruan, argi dago digitalizazioa ez dela soilik gai teknologikoa; kulturala, soziala eta instituzionala ere badela. Begirada pertsonengan jarri behar dugu digitalizazioaz ari garenean, pertsonentzat eta pertsonekin definitu behar dugu gure eredua. Hau da, oinarrian digitalizazioak prisma humanista behar du eta lan egin beharko dugu humanitatea digitalizazioaren alderdi intrinsekoa dela bermatzen dituen eszenatokiak marrazteko.