HAZIA MUSIKALAREN PACKa (Gidoi eszenikoa, irudiak, CDa, Pendrivea-USBa)

Dakizuen bezala, Gontzal Mendibil gidoilari eta zuzendariaren eta bere artista taldearen hiru urteko lan handiaren ondoren, Arrasaten estreinatu zen 2022ko irailaren 17an HAZIA musikala, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sortzaile Arizmendiarrietaren bizitza eta obrari buruzkoa. 

Gure Elkarteak Arizmendiarrietaren pentsamenduaren balioak enpresan eta gizartean aplikatzea bultzatzeko duen helburuaren ildotik, HAZIAren helburua zen bertaratutakoei musika ikuskizun eszeniko bat eskaintzea, haren pentsamendua, balioak eta ideia sozialak, hots, kooperatiben mundua garatzeko hainbeste fruitu eman zituen hazia hizpide hartuta. HAZIA Musikalean hainbat diziplina uztartzen dira: antzerkigintza, musika, dantza, ikus-entzunezko osagarriak… Eszenaratzeak protagonismo berezia du, eta bertan ikus daiteke Arizmendiarrietaren pentsamendua nola bihurtzen den poesia musikatu, eszenaratze bikainarekin, eta dinamika moderno, fresko eta entretenigarriarekin.  

Hura egitea lortu zen eta… musikalak sei emanaldietan utzi digun zapore onaren ondoren, ikus-entzuleak entregatuta eta zutik jarrita… Zer geratzen zaigu orain? 

HAZIA musikala formatu moderno batean jasotzea, sorta moduan, euskarazko eta erdarazko bertsioetan, hauek jasota: eszenak, abestiak eta Arriaga antzokian egindako zuzeneko grabazioa. Era horretan, Arizmendiarrietaren ondarea jasota geratuko da, denbora luzez gozatu, eta, gainera, mundura zabaldu ahal izateko.  

Sorta erosi nahi duzuenok, prezioa 40 eurokoa da (gehi %21eko BEZa). Horretarako, Elkartearen helbide elektroniko honetara jo beharko duzue:

amigos.jma.lagunak@mondragon.edu

Edo Gemma Muñozi deitu (674041590), ALEko idazkaritza.

Dena hasten da hazitik (HAZIA), baina gaur egun, dagoeneko birmoldatu eta indartu egin da, fruitu iraunkor gisa. Eskuratzen duzuenean, hori guztia egia bihurtzeko egindako lan bikaina estimatuko duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website