Jose Mari Larrañaga, Kooperatibista

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartean (ALE) hamarkada luze batean lana, ilusioa eta pasioa partekatzeko zortea izan dugunok, beti ikasi dugu Jose Marirekin taldean lan egiteko modu bat eta balio kooperatiboen muina komunikatzeko metodo bat.

Haren proposamenak eskuzabalak izan dira, mugarik gabeak, kalkulurik eta taktikarik gabeak. Askotan harritu egiten gintuen.

Haren bizitzan zehar ezagutu dutenek Eskoriatza jaioterriarekin zuen herritar konpromisoari buruz hitz egiten digute. Ikastola sortzeko konpromisoa aipatzen digute. Mundukideren proiektu solidarioetan zuen dedikazioa zehazten digute. Eta maratoiko lasterketetan erakusten zuen kemena.

Energia bitala, sormena, indarra, grina eta eskuzabaltasuna dira haren nortasunaren profila.

“Mundu guztiak galtzen du baten bat garaile ateratzen denean” esan ohi zuen, eta hitzok gure gizartearentzako mezu gisa mantentzen dira. 

Jose Marirekin, gidari gisa, zati bat joaten zaigu gure sustraietatik, erradikaltasun ezinbestekotik, utopia iraunkorretik, eta askatasuna defendatzeko beharrezkoa den anarkia dosi horretatik.

Kooperatibigintzarako ba zuen doairik, baina elkarlanerako sena eta intuizioa ziren bere ezaugarririk nagusienak. Bere azken saiakerak gazteei zuzenduak izan ziren: ametsak kooperatibizatuz.

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartean (ALE) joan zaizkigu beste lankide eta lagun miñik ere: Alfonso Gorroñogoitia, Jose Mari Ormaechea, Jose Ramon Elortza eta Jose Ramon Goikoetxea.

Eskerrik asko guztioi.

ALE, Legado / Ondareko lankideak:

Gemma Muñoz, Itziar Usabiaga, Ignacio Lakunza, Mikel Lezamiz, Miguel Angel Irizar eta Jose Mari Larramendi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website