Genero ikuspegia kooperatibetan

Kooperatibek, gizarte jakin batean errotuta dauden erakundeak diren heinean, gizarte horretan indarrean dauden balioak, jarrerak eta harremantzeko moduak islatzen dituzte. Genero ikuspegiak, generoak pertsonen aukeretan, roletan eta harremanetan duen eragina ikustarazten laguntzen digu.

Kooperatibak erakunde berdinzaleak dira. Balio hori abantaila izan daiteke genero berdintasuna sustatzerakoan. Baina batzuetan, genero berdintasuna berez bermatzen delako ustea dagoenean, zailtasunak ditugu formalak ez diren trabak identifikatzeko, genero arrakalak naturalizatuz eta denboran iraunaraziz.

Genero berdintasunaren aldeko konpromisoa ez da mugatzen legea betetzera. Genero ikuspegia gure erakundeetara modu aktiboan ekartzeko hautuarekin erakusten da benetako konpromisoa. Beharrezkoa da erakundearen kultura eta dinamikak kritikoki aztertzea, erabakiak hartu eta ekitea, baita gutako bakoitzak duen mundu-ikuskera eta egiteko moduak berrikustea ere. Azken finean, historikoki egin den modura, garaian garaiko erronkei izaera kooperatibotik erantzuna ematea egokitzen zaigu.

 

Leire Uriarte, Arianne Kareaga, Marixe Ruiz de Austri eta Mirene Zufiaurre, LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia, ALE – Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearekin lankidetzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website