ALE Heziketa Kooperatiboa

Elkartearen ekintza estrategikoen barruan, jarduteko oinarrizko lau zutabeetako bat ikasle gazteen artean kooperatiben ezaugarriak eta balioak zabaltzea da.

Hezkuntzaren munduan –batxilergoan, lanbide heziketan zein unibertsitate graduan– egiaztatzen den errealitatea da kooperatibismoa ia ez dela ezagutzen. Eta, kasu gehienetan, funtsezko arrazoia da irakasleek eta hezitzaileek ere ez dakitela askorik horien ezaugarriei buruz. Baieztapen horrekin ez dugu erantzukizuna irakasleen gain jarri nahi. Kontrakoa, haiek nahikoa dute beren programa akademikoarekin eta giza balioetan oinarrituta heztearekin.  

Egiaztapen horrek gure gazteei “kooperatibismoaz” hitz egitea eta prestatzea nahi bagenuen ekin egin behar genuela ondorioztatzera eraman gintuen duela urte asko. Eta horrela hasi zen lanean ALE Hezkuntza atala.

Praktikara eramandako ideia horrek gaurkotasun eta irismen handiagoa du gaur egun, talentua erakartzeko borroka nabarmen gogortu baita, eta horrek gure misioa honela definitzera eraman gaitu:

Unibertsitateetan eta ikastetxeetan prestakuntza jarduerak garatzea Euskal Herrian (Euskal Autonomia Erkidegoa+Nafarroa), kudeaketa kooperatiboko ereduaren ezagutza transferitzeko, MONDRAGONen zabalkundea egiteko politikarekin lerrokatuta.

(Ikusi artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website