Joan den asteartean, martxoak 4, Mondragon City Challengeko hirugarren edizioko beste fase bat amaitu zen, 2024ko urrian lehen fasea gainditu zuten 20 taldeen artean sei proiekturik onenak aukeratuta.
Egun horretan Mondragon City Challengeko epaimahaiak finalerako sailkatu diren sei taldeak zein ziren jakinarazi zuen, hiru 16 eta 18 urte bitarteko kategorian eta beste hiru 19 eta 24 urte bitartekoetan, eta orain hilabete izango dute epaimahaiaren eta bertaratutako publikoaren aurrean euren proiektuen defentsa prestatzeko, Arrasateko Amaia Antzokian aurtengo apirilaren 10ean egingo den hirugarren edizio honen amaieran.
16 eta 18 urte bitarteko kategorian hauek aukeratu dira:
- Tanzaniako EPHATA DISCIPLES, kooperatibei Microsoft Dynamics sistema bat eman nahi dien proiektu batekin, bezeroak modu modernoan eta paperik erabili gabe funtzionatzera bideratzeko.
- DIANOR, Mexikokoa. RFID babesa duten diru zorroak diseinatzen dituen larrukigintzako marka bat da, kontakturik gabeko txartel lapurretak egiteko erabiltzen diren seinale elektromagnetikoak blokeatzen dituen teknologia bat. Produktuak artisautza, diseinua eta material ekologikoak uztartzen ditu.
- VISIONCOOK, Gipuzkoakoa. Ikusmen urritasuna duten pertsonentzako soluzio bat da, ahots interaktiboko laguntzaile bat duena sukaldaritza prozesuan gidatzeko.
16 eta 24 urte bitarteko kategorian hauek aukeratu dira: