EGINDAKO KOMUNIKAZIO EKINTZAK, KOMUNIKAZIO PLANA BIRFORMULATU ZENETIK

2024. urtean 2018an egindako azken Komunikazio Plana birformulatzeko lan egin zen. Egindako hausnarketan egiaztatu zen beharrezkoa zela ahalegin handiagoa egitea ingurune korporatibora hurbiltzeko, sare sozialak gehiago eta hobeto erabiltzea, batez ere gazte jendearengana hurbiltzeko, komunikabide tradizionaletan presentzia handiagoa izatea, eta jardunaldiak, eztabaidak eta horrelakoak antolatzen lan gehiago egitea

Argi zegoen ALEren ikusgarritasun falta, eta horrek erakusten zigun ez ginela informazioa zabaltzeko gai izan, gure erabaki eta jarduerekin gure bazkideen, hedabideen eta, oro har, gizartearen interesa erakartzeko. Jarrera proaktiboagoa falta zitzaigun iritzi publikoak ezagutu ditzakeen gertaera informatiboak sortzeko orduan.

Arizmendiarrieta eta ALE ezezagunak dira herritarrentzat, oro har; horregatik, beharrezkoa da ALEk kanporantz irudi bat proiektatzea, erakunde autonomo eta independente gisa, eta, bere misioan oinarrituta, mugimendu kooperatiboaren balioak eta horrek euskal gizarte osoaren alde duen aplikazioa ezagutarazteko eztabaida eta gogoeta eragin behar dituena. Freskotasun irudia eskaini behar dugu, duela 75 urte baino gehiago Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa dena sortzeko balio izan zuten balio horiek proiektatzeko, gaur egun ere, mundu mailako koiuntura dela eta, inoiz baino gehiago indarrean egoten jarraitzen baitute.

Hori kontuan hartuta, birformulazio berriaren helburua Elkartearen Misioa ezagutaraztea izan behar da, hau da, Arizmendiarrietak hasitako Esperientzia eta haren ideia sozialak eta ekarpen praktikoak bultzatzea eta aberastea, eta elkarteak garatzen dituen jarduerak eta abian dituen proiektuak zabaltzea, helburuko publikoa gure bazkideak eta ingurune kooperatiboa eta oro har gizartea izanik.

(Ikusi artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website