2016 hurtan zehar ALEk egindako jardueren laburpena. 1. Sekzioaren jarduerak Elkartearen eta Bazkideentzako Zerbitzuaren Promozioa Aurten orain arte 18 bazkide berri sartu dira Elkartean, 24 erakundetan egin da aurkezpena eta webgunean 21 albiste argitaratu dira. 2. Sekzioaren jarduerak Legatuaren kudeaketa Prestakuntza: Gestioak egin dira MONDRAGON Unibertsitateko Errektoretzarekin ALEren eta MUren arteko hitzarmen bat lantzeko (fakultate…

2016 hurtan zehar ALEk egindako jardueren laburpena.

1. Sekzioaren jarduerak

Elkartearen eta Bazkideentzako Zerbitzuaren Promozioa

  • Aurten orain arte 18 bazkide berri sartu dira Elkartean, 24 erakundetan egin da aurkezpena eta webgunean 21 albiste argitaratu dira.

2. Sekzioaren jarduerak

Legatuaren kudeaketa

Prestakuntza:

  • Gestioak egin dira MONDRAGON Unibertsitateko Errektoretzarekin ALEren eta MUren arteko hitzarmen bat lantzeko (fakultate guztiak barne), prestakuntza programetara eta beste gai batzuetarako. MUren erantzunaren zain gaude.

Liburutegi Digitala:

  • MUrekin eta Fagor Taldearekin lankidetzan gabiltza FEEko dokumentazioa katalogatzeko prozesuan, ondoren digitalizatzeko eta argitaratzeko.
  • Gazteekin jarduteko Politika bat definitzeko prozesua hasi da, ondoren aplikatzeko.
  • LEINNeko ikasleekin lankidetzan aritu gara AKTION3 jardunaldian, apirilaren 28an, “Nazioartekotzea eta balioak. Kulturaniztasunera egokitzen” lemapean. Balorazioa oso positiboa da.
  • Joan den urriaren 5ean Forokoopen X. Jardunaldian parte hartu genuen, eta bertan izan ziren Europako Gazte Kooperatibisten Sareko kide batzuk ere (YECN); haiekin topaketa informal bat izan genuen, eta hainbat kontaktu egin ziren.

Gestio hauek egin dira:

  • Lankirekin, lankidetzarako aukerak aztertzeko helburuarekin. Oraingoz ez da inongo ekintzarik zehaztu.
  • MONDRAGON Korporazioarekin eta Laboral Kutxarekin, Jose M. Ormaecheari egindako elkarrizketen liburua argitaratzeko, eta emaitza positiboa izan da.
  • MONDRAGON Korporazioarekin, Arizmendiarrietaren Balioak eta Gogoetak bilatzeko tresna ireki eta unibertsal bat garatzeko, eta emaitza positiboa izan da.
  • Arizmendiarrietaren irudia jarri da bazkideen esku; obra Arrasateko Karlos Oianguren bitxigilearena da, eta ALEren azken Batzar Nagusian aurkeztu zen.
  • Jose M. Larramendik, ALEko kide den heinean, ponentzia bat aurkeztu du Associatión pour l’etude de la pensée de Simone Weil elkartearen biltzarrean, joan den urrian, izenburu honekin: “Pertsona eraldatzen: lana”.
  • Hitzaldia antolatu da Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 40. urteurrena dela eta; datorren abenduaren 1ean egingo da, programa honekin:

“Don Jose Maria Don Romanen begiradatik”. Arizmendiarrietaren adiskide eta mediku Roman Balanzategik paziente izan zuenaren bizitzaren erradiografia egiten du.

MONDRAGON Unibertsitatearekin lankidetzan.

  • Hainbat ekintza egin dira bazkideek parte hartzeko espazioak garatzeko, eta horien artean nabarmendu daitezke:
  • Bazkideek ALEn parte hartzeko duten interesa ebaluatzeko galdetegia.
  • Bazkideei jakinarazpenak bidaltzea: bi bidalketa egin dira, lehenengoa Enpresa Eredu Berriaren proiektuari buruz, eta bigarrena Jose M. Arizmendiarrietaren Gogoeten ea Balioen proiektuari buruz.
  • Bazkideei hurrengo “Hileko gogoeta”-ren bidalketa prestatu da. Asmoa da, hasteko hilean behin, Arizmendiarrietaren gogoeta nabarmen bat dibulgatzea, horren edukia osatzen duten beste gogoeta batzuekin batera.
  • ALEren webgunea eguneratzeko proiektua garatzen ari da. 2017ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusita dago.

3. Sekzioaren jarduerak

Pertsonek enpresetan parte hartzea

Pasuen Foroari jarraipena egitea

  • Pasuen Foroaren Kudeaketa Batzordearen 3 bilera egin dira eta Adituen Foruaren 2.

Zabalkunde Batzordea

  • ALE “Enpresa Eredu Berria” mintegiko ondorioak aurkeztu ditu Mondragoneko BACen eta udako Euskal Unibertsitatean, eta BSK Kabineteak Pasuen Foroko Adituen Foroan aurkeztu du enpresen kapitalean parte hartzeari buruzko ondorioak.
  • Bilera egin da Bizkaiko Enpresarien Foroarekin, parte hartzea bultzatzen duten beste erakunde batzuekiko lankidetzaren esparruan.

Beste helburu batzuk

  • Eusko jaurlaritzako Enplegu Sailean Sozietate Zibil Partikularra arautzeko lege proiektua aurkeztu da, pertsonek enpresan parte hartzeko, baita ere politika publikoen proposamena, eta orain noiz tratatuko duten zain gaude.
  • Bilera bateratua egin dugu Alcorta Forgingeko abokatuekin eta GFAko teknikariekin eredu sozietarioari buruz, bigarren iritzi bat edukitzeko.
  • Mintegiaren Foroaren osoko bilkuraren bilera egin da, Enpresaren Euskal  Eredu Inklusibo-parte hartzaileari buruzko azken dokumentua aztertzeko, horren zabalkunde plana erabakitzeko eta Foroak etorkizunean egin beharreko urratsak aztertzeko.
  • Bilerak egin dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuarekin, eta lehen eskutik informazioa eman ziguten pertsonek kapitalean parte hartzea bultzatzeko Arau fiskalei buruz; Ekonomiaren Sustapenerako Departamentuarekin ere elkartu gara, Diputazioaren “Etorkizuna Eraikiz” programaren esparruan.
  • Bilera egin da Eusko Jaurlaritzako Lehiakortasun eta Berrikuntzako sailburuorde eta zuzendariarekin, politika publikoen proposamen dokumentuaz hitz egiteko.
  • Nafarroan harremanak hasi ditugu hainbat eragilerekin, EAEn egindakoaren antzeko Mintegi bat egiteko.
  • Urtean zehar 14 lankidetza egin dira unibertsitate zentroetan eta beste 25 irabazi asmorik gabeko erakundeetan.
  • Urtean zehar 28 presentzia egon dira Komunikabideetan.

4. Sekzioaren jarduerak

ALEren geroa

  • ALEren Misio eta Jarduera berriak onartu dira
  • Hausnarketa Jardunaldia egin da ALEren etorkizunari buruzko eztabaidarekin
  • Topaketa egin da MONDRAGONeko lehendakari berriarekin, lankidetza esparruak bultzatzeko modua aztertzeko.
  • Lehen kontaktu bat egin da Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin eta Konfekoopekin, lankidetza bide posibleak aztertzeko.