Joan den abenduaren 10ean, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Arizmendiarrietaren Eguna ospatu zuen. Ivan Marten Uliarte izan zen hizlaria. Energia, industria eta geopolitikako nazioarteko aditu ezaguna da Uliarte, eta Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Lehendakaria. “Trantsizio energetikoaren eta industrialaren geopolitika” izenburupean, energiak, industriak eta teknologiak eskala globalean jasaten ari diren eraldaketa sakonak aztertu zituen hizlariak, baita haien […]

Joan den abenduaren 10ean, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Arizmendiarrietaren Eguna ospatu zuen. Ivan Marten Uliarte izan zen hizlaria. Energia, industria eta geopolitikako nazioarteko aditu ezaguna da Uliarte, eta Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Lehendakaria.
“Trantsizio energetikoaren eta industrialaren geopolitika” izenburupean, energiak, industriak eta teknologiak eskala globalean jasaten ari diren eraldaketa sakonak aztertu zituen hizlariak, baita haien inplikazio geopolitikoak eta lurraldeetan dituzten eraginak ere.
Elkartearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guztiei.
Mila mila esker!!!
