Xabier Sotil

Joan den otsailaren 26an, ALE – Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak hitzaldi bat antolatu zuen, Xabier Sotil Arriaranek emana; elkarteko kidea eta euskal kooperatibismoaren erreferentea, 40 urte baino gehiagoko esperientzia duena hainbat kooperatibatan eta erantzukizun-postuetan.
«Kooperatibismoa ispiluaren aurrean: etorkizuna pentsatu, iraganetik ikasi» izenburupean, ekitaldia José María Arizmendiarrietaren heriotzaren 50. urteurrena oroitzeko jarduera-programaren barruan kokatzen da.
Elkartearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guztiei.
Mila mila esker!!!
