INTERKOOPERAZIOA-KOOPERAZIOA Arizmendiarrietak beti aipatzen zuen kooperatiben arteko koordinazioa beharrezkoa dela sinergia eta ekonomi eskalak hobetzeko eta etorkizuna ziurtatzeko gizartea hobetu nahi baldin badugu. Interkooperazioa MONDRAGONen Printzipio kooperatibo bat da eta hau da diferentziarik handiena beste munduko lan elkartuko kooperatibekin konparatuz. Mundo mailan lan elkarteko kooperatiba asko dago, gehienak oso txikiak, baina ez dago beraien arteko…

INTERKOOPERAZIOA-KOOPERAZIOA
Arizmendiarrietak beti aipatzen zuen kooperatiben arteko koordinazioa beharrezkoa dela sinergia eta ekonomi eskalak hobetzeko eta etorkizuna ziurtatzeko gizartea hobetu nahi baldin badugu.
Interkooperazioa MONDRAGONen Printzipio kooperatibo bat da eta hau da diferentziarik handiena beste munduko lan elkartuko kooperatibekin konparatuz.
Mundo mailan lan elkarteko kooperatiba asko dago, gehienak oso txikiak, baina ez dago beraien arteko talderik gure Esperientzian gertatzen den bezala. Kooperatiba gehienak badira bere Federazio kooperatiboaren bazkide, baina ez dago beraien arteko elkar harremanik.
MONDRAGONen sinergia eta ekonomi eskala errealak lortzen dira kooperatiben artean, hala nola, pertsonalaren erreubikazioa lanik gabe daudenekin, zuzendarien mugimenduak, prestakuntza bateratua, prestamo interkooperatiboak, gestio modelu berritzaileak, erosketa bateratuen merkeagotzea, ezagutzaren elkartrukaketak, kooperatiba batzuen arteko proiektu produktiboak, etabar.
Arriskutsua da kooperatiba bakoitza mundu itxi bat bihurtzea. Kooperatiba arteko elkartasunean pentsatu behar dugu, horixe baita baliabide eta bide bakarra hazkundearekin eta helduta-sunarekin loturiko beste arazo batzuei erantzuteko: egoerei egokituko zaien bizi espazio batean pentsatu beharra dago. p488
Beste gogoeta batzuk Interkooperazioa-Kooperazioaz (ikusi pdf dokumentua)
