Urriaren 17an eta 18an egin zen Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren lehen erakusketa, Niorten, Frantzia. Ekitaldia Frantziako Ekologia, Garapen eta Energiako ministroa den Ségolène Royalek inauguratu zuen, eta presidente izan ziren Jean-Frnaçois Macaire, Poitu-Charentes eskualdeko lehendakaria, Jean-Louis Cabrespines, CNCRESeko lehendakaria, Daniel Arsicot , CRESS Poitou- Chanrenteseko lehendakaria eta Jérôme Baloge, Niorteko alkatea. Poitou-Charentes Eskualde Kontseiluak, CRESSren…

Urriaren 17an eta 18an egin zen Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren lehen erakusketa, Niorten, Frantzia.

Ekitaldia Frantziako Ekologia, Garapen eta Energiako ministroa den Ségolène Royalek

inauguratu zuen, eta presidente izan ziren Jean-Frnaçois Macaire, Poitu-Charentes eskualdeko

lehendakaria, Jean-Louis Cabrespines, CNCRESeko lehendakaria, Daniel Arsicot , CRESS Poitou-
Chanrenteseko lehendakaria eta Jérôme Baloge, Niorteko alkatea.

Poitou-Charentes Eskualde Kontseiluak, CRESSren eta ESSko aktoreen lankidetzarekin,

antolatutako ekonomia sozialaren lehen erakusketa nazionala berrikuntza sozialari leku

berezia emateko asmoarekin sortu zen.

Ekitaldiak hainbat helburu izan zituen:

– Ekonomia sozialaren ezaugarriak agerian jartzea, ekimen praktikoen eta berritzaileen

bitartez.

– Lanpostu baten bila dabiltzan gazteen eta ESSko enplegatzaileen arteko topagunea

eskaintzea,

– Truke ekonomikoak eta negozioen garapena erraztea,

– Enpresa ekimen kolektiboa sustatzea,

– Kontsumitu, aurreztu, parte hartu eta lankidetzan aritzeko modu berriak eta askotarikoak

sustatzea.