Enpresaren partaidetzazko euskal eredu inklusiboa

Joan den irailaren 26an, gure Elkarteko kide Miguel Angel Laspiur, Jose Luis Madinagoitia eta Juan Manuel Sinde Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Sailaren aurrean agertu ziren,  ALEk eta Euskal Erkidego Autonomoko hainbat eragile ekonomikok enpresaren partaidetzazko euskal eredu inklusiboaren inguruan egin duten lana aurkezteko. Asmoa da gidaliburu bat edukitzea, zergen gaiaren inguruan Jaurlaritzarentzat […]

Webgune berria argitaratu dugu

Bazkide agurgarriok, Jakinarazten dizuegu komunikatu hau jasotzen duzuenetik aurrera prest egongo dela gure Web orri berria helbide honetan: www.arizmendiarrieta.org Informatzen joango gara bere eduki eta prestatzen hari garen komunikazio planaren berri. Ondo ibili eta izan zoriontsu.

2017ko Batzar Nagusira Deialdia

Elkarte honetako  Zuzendaritza Batzordeak 2017ko apirilaren 10ean hartutako erabakiaz, bazkideei dei egiten zaie Erakundearen OHIKO BATZAR NAGUSIRA etortzeko, lehen deialdian, 2017ko apirilaren 26an, 17:00etan, Arrasateko Garaia berrikuntza Gunea, Goiru kalea, 1 A eraikina, eta bigarren deialdian, baldin badagokio, aipatutako lekuan, egun bereko 18:00etan, gai zerrenda honen arabera: GAI ZERRENDA 1.- Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea […]