Bazkide motak
- Bazkide Pertsona fisikoak: Elkartearen bokazioa eta misioa partekatzen duen pertsona oro.
- Bazkide Pertsona juridikoak: Elkartearen bokazioa eta misioa partekatzen duten enpresak eta erakundeak.
- Erakunde Laguntzaileak: Elkartearekin baliabide ekonomikoen bidez lankidetzan aritu nahi duten enpresak eta erakundeak.
- Ohorezko Bazkideak: Zuzendaritza Batzordeak izendatutako pertsona fisikoak eta juridikoak, Elkartearen helburuei dagokienez dituzten meritu esanguratsuengatik.
Bazkideen eginkizunak
- Parte hartze aktiboa izatea Elkartearen misioa lortzeko.
- Gastuak ordaintzen laguntzea, kuotak, derramak eta Batzar Nagusiak ezartzen dituen beste ekarpen batzuk ordainduz.
- Elkartearen Estatutu Sozialak eta bere organo errektoreek balioz erabakitzen dituen gainerako erabakiak onartu eta betetzea.
Erakunde Laguntzaileek urtero erabakiko dute Elkarteari egiten dioten ekarpen ekonomikoa.