“HAZIA”-REN HARRERA BIKAINA GASTEIZEN

Hiriko alkate Gorka Urtaran, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez, Laboral Kutxako lehendakari Txomin Garcia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusi Belen Balerdi, Konfekoopeko zuzendari nagusi Iñaki Nubla eta Cadena Ser irratiko Euskadiko eskualde zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañon bertan zirela, gure elkarteak Gasteizko Principal Antzokian aurkeztu zuen “HAZIA” musikala, joan den larunbatean, abenduak 17.

Ikuskizunak, oraingoan ere, publikoa hunkitu zuen, eta ikusleek gozatu eta txaloz erantzun zuten eszena guztietan, eta, azkenean, txalo zaparrada ozen eta luze bat eskaini zieten, zutik jarrita, antzezpenean parte hartu zuten guztiei.

Gogorarazi nahi dizuegu “HAZIA”-ren estreinaldia irailaren 17an eta 18an egin zela Arrasaten, eta gero Euskadiko hiriburuetan ibili dela, lehenik Bilbon urriaren 1ean, gero Donostian, azaroaren 27an, eta orain Gasteizen, eta aurkezpen guztietan ikusleen harrera ona jaso dugula.

Musikala haien bihotzetara iristea zen gure helburua, eta lortu dugu, ikuskizun alai, atsegin eta dibertigarri batekin publikoa harritzea, hunkitzea eta gustura geratzea lortu baitugu, antzerkia, dantza, musika eta ikus-entzunezko osagarriak konbinatuz.

(Artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website